Pilota

Aimar Olaizolak igandean jokatzea erabaki du

Aimar Olaizola pilotari goizuetarrak Buruz Buruko Txapelketako igandeko partida jokatzea erabaki du gaur goizean eskuin eskua nola zeukan proba egin ondoren. Izan ere, esku hori minduta ibili du goizuetarrak, baina, azkenean, jokatzeko moduan dela erabaki du.

2004ko apirilaren 23a
15:30
Entzun
Ondorioz, igandean, arratsaldeko seietan, Donostiako Atano III.a pilotalekuan, jokatuko dute Olaizolak eta Patxi Eugik Buruz Buruko Txapelketako partida.

Pilotari biak jokatzeko zalantzekin ibili dira, bata zein bestea, eskuetako minak jota. Eugik ezkerra zuen gaizki eta Olaizolak eskuina.

Nolanahi ere, atzo egin zuten pilota aukeraketa, eta saio horretan bertan iragarri zuen Eugik igandean jokatzeko moduan izango dela. Olaizolak, berriz, gaur arte itxaron du. Pilota saioa egin du goizean Goizuetan, eta proba horren ostean erabaki du jokatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.