Pilota

Aimar Olaizolak irabazi du lau t'erdiko finala

17 tantotan utzi du Juan Martinez Irujo. Giro beroan, partida gogorra jokatu dute Donostiako Atano III.ean.

2008ko abenduaren 8a
19:28
Entzun
Aimar Olaizola pilotari goizuetarrak irabazi du aurtengo lau t'erdiko finala. 22-17 nagusitu zaio Juan Martinez Irujo aurkariari, ia partida guztian aurretik joan ondoren.

Hain zuzen ere, Olaizolak hartu du aurrea markagailuan, eta bost tanto egin ditu segidan Irujo hutsean zen bitartean. Berehala etorri da, ordea, Irujoren erreakzioa, eta zazpi tanto egin ditu errenkan, Olaizolari 7-5 aurrea hartu arte.

Olaizolaren erantzuna ere segituan iritsi da, ordea, eta zazpira berdindu ondoren, aurrea hartu du berriro Olaizolak, eta hortik aurrera nagusi izan da markagailuan partida amaitu arte.

Hala ere, une batean berriro asko hurbildu zaio Irujo Olaizolari (19-17), baina hortik aurrera batere ez du hutsik egin Olaizolak eta tantorik galdu gabe egin du 22ra arteko bidea.

Ia ordubete iraun du partidak, eta jokaldi politak egin dituzte pilotari biek. Irujo, ordea, gorabeheratsu ibili da partidan zehar eta hainbat huts egin ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.