Aimar Olaizolak jokatuko du EPELen Binakako Txapelketako partida erabakigarria, final-laurdenetako hirugarrena, eta ez Juantxo Kokak. Tolosan da partida hori igandean, eta Otxandorenarekin jokatuko du Goizuetako aurrelariak, Gonzalez eta Pascual Aspekoen kontra. Irabazten duena, finalerdietan ariko da.
Ordubeteko saio gogorra egin du Aimar Olaizolak Tolosako Beotibar frontoian. Begino eta Saralegirekin aritu da pilotan, eta Salva Bergara eta Roberto Garcia Ariño Asegarceko kirol arduradunekin bildu da ondoren aldageletan. Gogoeta luzearen ondoren —Iñigo Simon medikuari ere egin diote kontsulta—, partida jokatzea erabaki dutela jakinarazi berri die han bildutako kazetariei.
Kirola
Aimar Olaizolak jokatu egingo du
Entrenamendua egin du Beotibarren, ongi ikusi du bere burua, eta Otxandorenarekin ariko da igandean Tolosan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu