Aimar Olaizolak larunbatean erabakiko du lau t'erdiko finala atzeratuko duen ala ez. Hasiera batean, gaur egin behar zuen proba pilotalekuan, baina bi egunatzeratzea erabaki du. Goizuetako aurrelariak ezker eskuko hatz luzeko puntako hezurra pitzatuta dauka, eta babes batekin egingo du proba, Bilboko pilotalekuan. Enpresan ez daude oso baikor, bainaazken probak argituko ditu zalantzak.
Bigarren Mailako finala noiz jokatuko den ere erabakitzeke dago. Stephane Lemunok eskua oso minduta dauka, eta atzerapena eskatu nahi du. Pilotaria gaur joango da Asegarceko medikuaren kontsultara ,eta bertan erabakiko dute atzerapena eskatu edo ez. Berez, finala hilaren 26an da jokatzekoa, Tolosako Beotibar frontoian.
Aimar Olaizolak larunbatean erabakiko du lau t'erdiko finala atzeratu ala ez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu