pilota

Aimar Olaizolak urte erdirako du, eta Iker Arretxe ariko da haren partez

Hiru bat astera egingo diote eskubiko belauneko lotailuan ebakuntza. Larunbatean hartu zuen min, Buruz Buruko B Multzoko lehen partidan.

2010eko apirilaren 26a
17:28
Entzun
Aimar Olaizolak urte erdian ezingo du pilotan jokatu, eskuin belauneko lotailua hautsia duela egiaztatu baita. Gaur berak adierazi duenez, hiru bat astera egingo diote ebakuntza.

Larunbatean hartu zuen min Olaizola II.a-k, Iruñean, Lehen Mailako Buruz Buruko B Multzoko estreinako partidan. Patxi Ruizen aurka ari zen. 5-7 zihoazen, Ruiz aurretik.

Asegarcek jakinarazi du Iker Arretxe ariko dela txapelketan Olaizolaren partez.

2005 eta 2007an Buruz Buruko txapeldun izan zen hura. 2003, 2006 eta 2009an, txapeldunorde.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.