Igandean jokatuko du Aimar Olaizolak Lehen Mailako Buruz Buruko Txapelketako finala, Juan Martinez Irujoren aurka, Donostian, eta, ohi bezala, Goizuetan (Nafarroa) mendian paseoak eginda ari da lasaitzen eta kontzentratzen. "Egun librea badut lau edo bost ordu egin ditzaket inguruko mendietan paseoan. Finalaren bezperan ere etorriko naiz; orduan, baina, osteratxo txikia izango da".
18:00ak aldera hasiko da igandeko finala (ETB1), Atano III.a pilotalekuan. Sorbaldako minekin egon da Olaizola, baina ondo dagoela dio.
Goizuetako mendietan harekin egindako erreportajea argitaratuko du bihar BERRIAk.
ERREPORTAJE AURRERAPENA. Pilota
Aimar Olaizolaren paseoak
Mendian ibiliz ari da lasaitzen igandeko finalera begira. Erreportajea argitaratuko du bihar BERRIAk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu