Muruak 19 minutu eta 37 segundo behar izan ditu igeriketako proba amaitzeko; bizikletan, berriz, ordubete, 10 minutu eta 48 segundotan bete du 40 kilometroko lasterketa. Hain justu, bi proba horiek amaituta seigarren leku inguruan zebilen kirolari zarauztarra, baina berak aurretik iragarri bezala, lasterka ibili da motelago: 39 minutu eta bi segundotan egin ditu hamar kilometroak.
Kate Allen irabazle austriarrak, berriz, oso bestelako lasterketa egin du. Esaterako, igeriketako proba Muruak baino minutu bat beranduago amaitu du (20:38); bizikletan, ordubete, 9 minutu eta 52 segundo behar izan ditu, baina korrika sekulako balentria egin du: 34 minutu eta 13 segundotan egin ditu 10 kilometroak.
Hain justu, korrikako probari esker irabazi du triatloia Allenek. Aurretik, Loretta Harrop australiarra izan da proba guztian nagusi —18:37 igerika eta 1:09:05 bizikletan—. Helmugarako metro batzuk baino falta ez zirenean harrapatu du atzetik Allenek; harrapatu eta erraz gainditu. Harrop zilarrak 37:08an osatu du korrikako proba, hau da, Allenek baino ia 3 minutu gehiago behar izan ditu.
Atenasko 2004ko Olinpiar Jokoak
Ainhoa Murua zarauztarrak 24. egin du triatloian
Igerika eta bizikletan bikain aritu da Ainhoa Murua zarauztarra, baina korrika zertxobait motelago; azkenean, 24. lekuan sartu da, 2 ordu, 9 minutu eta 27 segundoko denborarekin. Kate Allen austriarrak irabazi du proba (2:04:43); Australiako Loretta Harrop izan da bigarren, eta AEBeko Susan Williamsek irabazi du brontzezko domina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu