FUTBOLA

Ainhoa Tirapuk futbola utziko du sasoi amaieran

Hamabost urte Athleticen eman ostean erabaki du futbola uztea, Athleticekin 358 partida jokatu eta gero.

Ainhoa Tirapu, 2018ko maiatzean jokatutako derbi batean. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
ainara arratibel gascon
2020ko apirilaren 28a
13:33
Entzun

Badoa. Ainhoa Tirapuk erretiroa hartuko du. «Nire nahia agurra zelaian egitea zen. Baina ez dakit egoerak horretarako aukera emango duen. Dena emanda noa». Hala esan du agur Athleticeko atezain eta kapitainak, talde zuri-gorriak sare sozialetan zabaldutako bideo batean. Tirapuk Lagunak taldean hasi zuen kirol ibilbidea, eta Badajozen denboraldi bat egin eta gero ailegatu zen Athleticera; hamabost denboraldi egin ditu bertan, eta 358 neurketa jokatu. Talde zuri-gorriaren historian partida gehien jokatu duten jokalarietan laugarrena da.

Iritsi zenerako, Athleticek jada irabaziak zituen hiru liga. 2005eko abuztuaren 9an egin zuen debuta talde zuri-gorriarekin, Txapeldunen Ligako partida batean, Glasgowren aurka. 20 urte besterik ez zuen. Denboraldi bat geroago lortu zuen bere lehen liga titulua irabaztea, eta ondoren beste bat, 2016an.

Zelaian ez ezik, kanpoan ere jokalari konprometitua izan da. Besteak beste, Emakume Futbolariek berriki lortu duten lan hitzarmenaren negoziazioetan egon zen, eta bera izan zen futbolarien bozeramaile. Euskararen inguruan ere beti erakutsi du konpromisoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.