Andoni Aio eta Asier Zubiaga lehengusuek bigarren puntua lortu zuten Trobika Txapelketako finalerdietako ligaxkan, Elorrietari eta Gurrutxagari irabazi ostean (22-5). Irabazleak hasiera-hasieratik nagusi izan ziren jokoan eta markagailuan. Galtzaileek, ligaxkako hiru partidak galduta agurtu dute txapelketa. Lehen mailan, heldu den igandean amaituko da ligaxka. Bertan, Ortiz II.a eta Mintegi Lasaren eta Bengoetxearen aurka ariko dira.
Aio eta Zubiaga lehengusuek oso erraz irabazi zuten Mungian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu