ATLETISMOA
Aissa Dghoughiri lau hilabeteko espetxe zigorra jarri diote dopin trafikoagatik
Aissa Dghoughi atleta marokoarra lau hilabeteko espetxe zigorra jarri dio Parisko auzitegi batek, EPOa eta hormonak legez kanpo garraiatzeagatik. Ez du, ordea, espetxera joan beharko. Gaiak Espainian erosi zituen eta Frantzian atxilotu zuten. Atletak lesio bat osatzeko erosi zituela argudiatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu