Aitor Elordik kontratua berritu du Asperekin
PILOTA. Aitor Elordik 2021 arte luzatu du akordioa Asperekin. Mallabiko (Bizkaia) aurrelariak urte aparta izan du bigarren mailan: buruz buruko txapeldunorde izan da, eta binakakoan txapeldun. Abenduan bukatzen zitzaion kontratua, eta publikoki eskertu du enpresaren «konfiantza».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu