Eskubaloia

Aitor Etxaburu, Bidasoako entrenatzaile berriro

2007ko uztailaren 4a
18:09
Entzun
Bidasoak Aitor Etxaburu aurkeztu du gaur lehen taldearen entrenatzaile izateko, eta bi denboraldirako fitxatu du. Bigarren aldia da Etxaburuk Irungo (Gipuzkoa) kluba entrenatuko duena.

Jose Angel Sodupe Bidasoaren presidentearen ustez, hura da "entrenatzailerik aproposena" beraientzat, "hemen oso maitatua delako eta, gainera, Bidasoa sentitu egiten du. Lan egiteko gogoa dauka eta badaki zer egoeran gauden". Bidasoa Espainiako Asobal Ligatik jaitsi da bukatu berri den denboraldian, eta Ohorezko B Mailan ariko da.

Talde "orekatua" egin nahi dutela esan du Sodupek, "etxeko jokalariekin eta atzerriko jokalari on eta esperientzia dutenekin".

Abuztuaren hasieran hasiko dira entrenatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.