Imanol Alvarezek badu ordezkoa Bera Beraren aulkian: Aitor Etxaburu. Helvetia Anaitasunako entrenatzaileak zuzenduko du Donostia hurrengo sasoian. Etxaburuk eskarmentu handia du eskubaloi munduan: hamarkada luze bat egin zuen maila nagusian jokatzen, eta ondoren entrenatzaile izan da urte askoan, Bidasoan eta Anaitasunan.
Duela astebete, BERRIAk elkarrizketa egin zion, eta hauxe erantzun zuen emakumezkoen eskubaloian entrenatzeko aukeraz galdetuta: "Emakumezkoena? Bada, ez dakit. Oraingoz, hainbat aukera aztertzen ari naiz, baina denek eskatuko lukete giroz aldatzea. Oraindik ez dut erabaki".