Urtero oroitu dute haren ingurukoek, aurten ere prestatu dituzte ekitaldiak. Realaren Lagun Taldeak elkarteak eta Aitor Bizirik ekinaldiak antolatu dituzte gehienak, hilketaren urteurrenaren karietara. Goizean ekin diete ekitaldiei, Aitor Zabaleta Areto Futboleko Txapelketarekin. Igara auzoan aritu dira txapelketa hori ospatzen, eta, hura amaitu ostean, bazkaria egiin dute Bulebarreko jatetxe batean. Arratsaldean, berriz, manifestazioa egin dute Bulebarretik Anoetara (16:30), Realak Valladoliden aurka jokatu duen norgehiagokaren atariko.
Hain zuzen, Anoeta berritura ere eraman dute Zabaleraren oroimena realzaleek. Realak zabaldu du harmailei eman nahi dieten itxura erakusten duen irudia. 20 urte zurekin. Aitor Zabaleta beti gogoan leloa zabadu dute harmailetan, Zabaletaren irudiarekin batera.
UEFAko kanporaketa batean bere talde kutuna animatzera joan, eta faxista talde batek hil zuen Zabaleta, 1998ko abenduaren 8an. Luzaroan irauten ari den min baten kolpe ankerra izan zen.
Atletico Madrilen aurkako partida zen 1998ko hura. Atzo, hain zuzen, Atleticoren zelaian egin zioten omenaldia Iraultza 121 taldekoek, Alavesek bertan jokatzen zuela baliatuta.