Aitzol Atutxak aurrenekoz, eta nagusitasun handiz, irabazi du Urrezko Kopa

Imanol Magro Eizmendi.
Donostia
2015eko abuztuaren 16a
00:00
Entzun
Aitzol Atutxak Urrezko Koparen 30. aldia irabazi zuen atzo, Donostian. Euskadiko txapelduna zen faboritoa, eta pronostikoak bete zituen. Ondo bete ere, nagusitasun handiz gailendu baitzen Trinitate plazan. Txapeldunak 32 minutu eta zazpi segundo behar izan zituen hamalau kanaerdikoak mozteko. Bigarren Jon Irazu izan zen, bi minutura; hirugarren Iñaki Azurmendi; laugarren Joseba Otaegi; eta bosgarren Jose Mari Olasagasti beteranoa. Igeldokoak azken postua saihestea zuen helburu baina urrun gelditu zen.

Atutxa II.ak Urrezko Koparekin zuen arantza atera zuen. Hiru aldiz bigarren izana zen, eta atzo lortu zuen aurrenekoz irabaztea. Garaipenaren gakoa hasieran egon zen, berak azaldu zuen bezala. «Lehen sei enborretan oso bizi hasi naiz, eta ateratako tartea kudeatu du azken bietara arte. Hor berriz ere erritmoa bizitu dut ondo bukatzeko». Lan ona egin zuen, baina probaren markatik urrun gelditu zen (27.17). Donato Larretxeak du, 1992az geroztik, eta hura hobetzeak diru gainsaria du. Urrezko Kopa pasatuta, aizkolari gehienak Euskadiko txapelketarako prestatzen hasiko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.