Aitzol Atutxa Dimako aizkolariak irabazi du 30. maila nagusiko aizkora txapelketa. Beasaingo Antzizar kiroldegian jokatu da finala, eta lepo bete da aretoa ikuskizuna jarraitzeko. Bigarren sailkatua Iñaki Azurmendi beasaindarra izan da, eta hirugarren geratu da Joxe Mari Olasagasti igeldotarra. Bizkaitar batek Euskal Herriko aizkora txapelketa irabazten duen lehenengo aldia izan da.
Aizkora
Aitzol Atutxak irabazi du Euskal Herriko aizkolari txapelketa
Bizkaitar batek txapela irabazten duen lehenbiziko aldia izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu