Hamar aizkolari nafar ariko dira elkarren arteko lehian, II. Mailako finalerako sailkatzeko kanporaketan, gaur, Orkoiengo pilotalekuaren atarian (19:00).
Hiru izango dira Beintza- Labaiengoak: Jon eta Jose Luis Telletxea eta Jexux Etxeberria; bi izango dira Doneztebekoak: Luismari Belarra eta Juan Telletxea; bi Leitzakoak: Jon Rekondo eta Xanti Olano; beste bi Altsasukoak: David Amillano eta Eneko larrion; eta bat Gerendiaingoa: Esteban Pikabea.Bina kanaerdiko eta 60 ontzako bana ebakiko dituzte.
AIZKORA . Hamarren arteko dema Nafarroako II. Mailako finalerako sailkatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu