AIZKORA. Otaño txapelketa buruan, dema irabazita

Urrezko Aizkolarien Lehiaketan, Antonio Senosiainek eta Peñagarikanok egin dute aurrera

KOLDO ALDUNTZIN - DONEZTEBE
2005eko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Beren lehen apustua jokatu zuten Unai Otañok eta Xabier Mindegiak igandean, eta Otaño Ibarrakoa (Gipuzkoa) gailendu zen, 7 minutu eta 14 segundoko aldea aterata. Hasieratik lortu zuen 17 segundoko aldea gipuzkoarrak, eta, erritmoan gorabehera handirik izan gabe, aldea handitu egin zuen egurretik egurrera. Mindegiak gogorrago erantzungo ziola espero zuen, eta, badaezpada, jarraitu egin zuen garaipena erabat lotu arte.

Hamar enborrera jokatu zuten dema. Lan erdietarako 2 minutu eta erdiko aldea lortu zuen Otañok. Azkenean, 31 minutu eta 10 segundo behar izan zituen Otañok, eta 38 minutu eta 34 segundo Mindegiak. Gipuzkoarrak 27 urte ditu, eta iaz bigarren sailkatu zen III. Mailako Euskadiko Txapelketan, Erasunen atzetik.Hain justu, xedea maila horri eustea duela adierazi zuen: «Poz handia hartu nuen, batez ere, neure buruarekin konfiantza hartzeko Urrezko Aizkolarien Lehiaketan zorte txarra izan bainuen, eta moral aldetik jota geratu nintzen. Orain, hasitako lanarekin jarraitu egin behar dut, eta Euskadiko II. Mailari eutsi».Urrezko Aizkolarien Lehiaketan, bi kanporaketa jokatu ziren igandean. Antonio Senosiainek (19.02) Txapartegi (20.20) kanporatu zuen, eta, Peñagarikanok (19.58) Erdozia (23.24).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.