AIZKORA. Peñagarikanok erakutsi du onenen parean ari daitekeela

Urrezko Aizkolarien Lehiaketa Nagusian da, Etxebeste kanporatuta

2005eko apirilaren 26a
00:00
Entzun
Larunbat gauean amaitu zen buruz buruko Urrezko Aizkolarien Lehiaketa Gurea-Kaiku Sari Nagusiko lehen zatia, eta ostegunean ekingo diote azken zatiari. Bigarren adarreko hirukoa osatzeko aizkolari bat falta zen, eta larunbatean erabaki zen, Legorretan, nor izango den: Joxemiel Peñagarikano Beizamakoa.

Joxe Etxebesteren aurka jokatu zuen, eta Igeldokoak ez zuela egun ona izan adierazi arren, pentsatzekoa zen Peñagarikanok aukera guztiak zituelatxartela patrikaratu ahal izateko. Beizamakoa Euskal Herriko bost onenen artean dihardu azken urteotan, eta beti lortu izan ditu Joxe Etxebestek baino emaitza hobeak.Peñagarikanok bat egingo du Larretxearekin eta Olasagastirekin. Berez, jardun hobea egin dute horiek biek azkenaldian, baina Peñagarikanok lau kanporaketa jokatu ditu, eta ikusi beharko da onak izan diren behar bezalako prestakuntza lortzeko. Lehenik Erdozia kanporatu zuen, eta, hurrenez hurren, Antonio Senosiain, Arkaitz iriarte Igertza eta Etxebeste, joan zen larunbatean.Larunbateko kanporaketa horretan hasiera-hasieratik hartu zuen probaren burua Peñagarikanok. Lanerdietan kasik minutu eta erdiko aldea lortu zuen; azkenean, berriz, 2 minutu eta53 segundokoa. Peñagarikanok 23 minutu eta 51 segundo behar izan zituen hamar enborrak ebakitzeko; Etxebestek, 26 minutu eta 44 segundo.Bestalde, larunbateko jaialdian Jon Rodriguezek kanakoa ebaki zuen 26 minutu eta 7 segundoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.