2005eko urriaren 18a
00:00
Joan zen abenduaren 3an hasi zen Urrezko Aizkolarien Lehiaketa, Egur Sportek antolatuta. II. Bi-bitakoarekin ekin zion sasoiari, eta Nazabal-Erdozia bikoak jantzi zuen txapela. Gazte Mailakoa, berriz, Iriartek eta Otaegik; bi finalak joan zen otsailaren 26an jokatu ziren.Ondoren, buruz burukoak jarraitu zion, joan zen urtarrilaren 30ean hasitakoak. Maila Nagusikoa Donato Larretxeak irabazi zuen eta 25 urtez azpikoa Berrien Maila Arkaitz Iriarte Igertzak; bi finalak ekainaren 11n jokatu ziren. Gazte Mailan, berriz, Jon Rekondo gailendu zen, apirilaren 10ean.Azkenik, uztailaren 3an II. Txapeldunen Ligahasi zen, eta herenegun amaitu zen Nazabalen garaipenarekin. Sei aizkolari aritu ziren ligaxkan, eta, Olasagasti eta Peñagarikano geratu ziren igandeko finaletik at. Hauxe izan zen finaleko sailkapena: 1. Floren Nazabal: 17 puntu; 2. Anjel Arrospide: 10,5 puntu; 3. Donato Larretxea: 9,5 puntu; 4. Miel Mindegia: 6 puntu.Hamar hilabete pasatxo iraun du Urrezko Aizkolarien Lehiaketak modu batera edo bestera antolatuta, tartean abuztuko etenaldia izan zuelarik. Luismari Bengoa da Egur Sporteko zuzendaria eta lehiaketa horien guztien antolatzailea.Luzeegi gertatu ez ote den adierazita, hauxe erantzun du Bengoak: «Gu antolatzen hasi ginen arte, tarte luzeko hutsunea zegoen aizkora jardunean, apustu bat edo beste kenduta. Erakustaldiak ekainaren hasieran hasten dira eta Euskadiko Txapelketa iraila eta urria artean. Sarritan herriz herri izaten diren herri kirol erakustaldi horiek Txepelkeria hutsak izaten dira, eta guk ekitaldi serioak eskaini dizkiogu ikusleari».Proben antolaketari dagokionez heldu den urtean ez dela aldaketa handirik izangoesan du, baina bai Txapeldunen finalari begira: «Aurtengo finala oso berandu jokatu da, eta saiatuko gara irailaren erdialdera joka dadin».Igandeko finalean, Nazabalek ligaxkako hiru neurketak (1:18, 1:27 eta 1:01), 60 ontzakoa (1:58), erlojuaren aurkakoa (0:50) eta lau enborrekoa (9:46) irabazi zituen; zutikakoa Larretxeak (1:17); kolpekakoan parra egin zuten Larretxeak eta Nazabalek (39). Azken probari dagokionez 4 enbor, Nazabalek 48 segundoko aldea atera zion Arrospideri lanerdietan.
Larretxeak ez du jokatuko Euskadiko finala, igandean
Euskadiko Federazioak oraindik ofizialki albistea ematerik izan ez badu ere, Larretxeak ez du Euskadiko finala jokatuko, Durangon (12:30). Igandean Txapeldunen Ligako finala jokatu zuen Errenterian, eta areagotu egin zitzaion abuztuan izandako gerriko arazoa. Ondorioz, Euskadiko finalean horrela aritzekotan hobe dela ez plazaratzea esan zuen igandean.
Txapelketa osoko denborarik onenak
ProbakDenborak
45ekoa, zutikaArrospide: 1:09
45ekoa, banakaMindegia: 0:34
kanaerdikoa, ligaMindegia: 0:57
60 ontzakoaMindegia: 1:37
2 kan. eta 2 60ko Nazabal: 8:15.54
Larretxea: 8:15.54
Proba Aizkorakadak
45ekoa, kolpeka Arrospide: 31