AIZKORA . Txapeldunen Ligan ez dute finalerdirik jokatuko, eta finala lau aizkolarik jokatuko dute

DONOSTIA
2004ko irailaren 18a
00:00
Entzun
Aski berezia ari da gertatzen Urrezko Aizkolarien Lehiaketako Txapeldunen Liga. Izan ere, Egur Sportek erabaki du zuzenean jokatuko dutela finala, eta lau aizkolari ariko direla bertan, urriaren 24an Loiun. Beraz, hasiera batean finalerdietako kanporaketak jokatuko zirela adierazi bazuen ere Luis Mari Bengoak, azkenean ez finalerdirik egongo.

Tarteka-marteka Txapeldunen Ligako jardunaldi berri bat jokatu ohi da, eta horietako bat izango da, bihar, Lantziegon (Araba). A multzoko norgehiagoka jokatuko dute Floren Nazabalek, Joxemari Olasagastik eta Iñaki Azurmendik, 12:30ean.Azkenaurreko jardunaldia irailaren 8an jokatu zuten, eta Olasagastik irabazi zuen, 12 tanto lortuta. Bigarren Peñagarikano izan zen eta hirugarren Azurmendi. Ondorioz, Nazabal da sailkapeneko burua, eta dagoeneko patrikan du finalerako txartela. Olasgasti da bigarren 4 punturekin, hirugarren Peñaharikano 1,5 punturekin eta laugarren Azurmendi 0 punturekin.

Finala erabakita

Hortaz, eta kontuan hartuta Peñagarikanok atsedenaldia izango duela, Olasagastik nahiko du proba jokatzearekin finalera sartzeko. Final horretan, beraz,Larretxea, Mindegia, Nazabal eta Olasagasti ariko dira.

Biharko saioan sei proba izango dituzte aizkolariek, ohi bezala, eta 23 tanto izango dituzte jokoan. Probako garaileak hiru puntu jasoko ditu. Biharko hiru aizkolariak Euskadiko Maila Nagusiko finalean ariko dira

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.