AIZKORA. URREZKO AIZKOLARIEN LEHIAKETA. Ikusmina amaiera arte

Igandeko Larretxea-Peñagarikano saioarekin erabakiko dira Urrezko Lehiaketako finalerdiak

KOLDO ALDUNTZIN - ZEANURI
2005eko maiatzaren 10a
00:00
Entzun


Igandean erabakiko dira Urrezko Aizkolarien Lehiaketa Gurea-Kaiku Sariko finalerdiak. Izan ere, Herenegun Olasagastik Peñagarikano menderatu zuen B multzoko 2. jardunaldian, eta, ondorioz, Larretxeak eta Peñagarikanok jokatuko duten saioan erabakiko dira bi sailkatuak.

Dena den, gerta daiteke Peñagarikanok irabaztea igandean, eta hiru aizkolariek berdintzea. Balizko berdinketa hausteko denborak hartuko dira kontuan.

Herenegun bi saioetatik, Zeanurikoa izan zen estuena; Mindegia eta Arrospideren artekoa. 12 egurrera jardun zuten, eta lehen bostetan Arrospide aritu arren aurretik, lanerdietan bi segundoko aldea lortu zuen Mindegiak (13:50). Azken denborak: Mindegia 30:58; Arrospide: 31:25. Arrospidek aitortu zuen ez dagoela ongi: «Ezin naiz ongi prestatu, eta horrela aritzeko, hobe kanpoan geratzea; alferrik da».Urduñan, Olasagastik ongi irabazi zion Peñari. Olasagasti: 31:08; Peñagarikano: 35:54.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.