Gaur jokatuko dute aurtengo Urrezko Kopa; ohi bezala, Trinitate plazan (19:30). Bost aizkolari aritu ohi dira norgehiagokan, baina gaur lau ariko dira:Peñagarikano gipuzkoarra, Floren Nazabal Etxarri-Aranazkoa (Nafarroa), Donato Larretxea Arantzakoa (Nafarroa) eta Iñaki Azurmendi Beasaingoa (Gipuzkoa). Mindegia hirugarren sailkatu zen iazko Euskadiko Txapelketan, eta berari zegokion aritzea, baina uko egin zion. Ezkurrakoa Latasaren Oroimenezkoan aritu zen asteazkenean, eta han adierazi zuen Nafarroakoan eta Euskadikoan ere «oso litekeena» dela ez aritzea.
Proba hartan, Mindegiak Nazabalekin egin zuen bikoa, eta berek jantzi zuten txapela. Nazabalek erakustaldi polita egin zuen, eta aukeran da gaurko saioa irabazteko ere. Iaz bigarren izan zen, 22 segundora. Bosgarren egurrean 29 segundoko aldea atera zion Peñak Nazabali. Lanerdietan, 7 segundokoa zuen soilik; hurrengoan nafarra aitzineratu zen, 27 segundoz. Baina azken hiru enborretan erabaki zuen Peñak. Nazabalek badu aitzakiarik Kopa irabazteko.
Larretxeak ez du sasoiko ikusten bere burua eta Azurmendirentzat ez da oso lan egokia
-
Azken irabazleak
2003: J. M. Peñagarikano 37'01''
2002: Donato Larretxea 29'03''
2001: J. M. Peñagarikano 27'34''
2000: J. M. Peñagarikano 29'04''
1999: J. M. Olasagasti 27'39''
1998: Antonio Senosiain 28'44'
1997: Donato Larretxea 29'22''
1996: Anjel Arrospide 29'11''
1995: Donato Larretxea 27'17''