Aizperro aurkeztu du Portugaletek
ARRAUNA. Heldu den denboraldian TKE ligara igotzea helburu gisa hartuta, atzo aurkeztu zuen Portugaletek Joxean Olaskoaga Aizperro entrenatzaile berria. Javier Gonzalez da Portugaleteko presidente berria-Athleticeko presidente izateko hautagaia ere izan zen-, eta hark eman zuen atzo proiektuaren berri. Jon Iriondo, Berna Oiarbide, Iurgi Iruretagoiena eta Jon Agirrezabala fitxatu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu