Astelehenean zen hastekoa Nafarroako Auzitegian Osasunaren eta haren hamar agintari eta langile ohiren aurkako epaiketa, Nafarroako Ogasunari iruzur fiskala egiteagatik. Baina ez da egingo, OsasunaK eta akusatuek akordio bat lortu baitute Fiskaltzarekin. Klubak 1,4 milioi euroko isuna ordainduko du —aurretik 6,8 milioi pagatu zituen—, eta onartu egin du 45 hilabetean ez jasotzea ez diru laguntzarik, ezta pizgarri fiskalik ere.
Akusatuen artean, Miguel Artxankok, Jose Manuel Purosek, Angel Bizkaik 28 hilabeteko espetxe zigorra onartu dute; Patxi Izkok, 22koa; eta Sancho Bandresek, Txuma Peraltak eta Manolo Ganuzak 16koa. Guztiei aplikatu zaie mina arindu nahi izana, eta haietako inor ez da joango kartzelara. Halaber, bertan behera geratu dira Jose Gomezen eta Tomas Lopezen aurkako karguak. Akusatuek zortzi eta hamazazpi urte arteko zigorrak jaso zitzaketen.