Nafarroako Itzulian Zangoza eta Lizarra arteko etapa jokatu zuten atzo. Alan Perezek (Olarra) irabazi zuen tropeletik ihes eginda. Etapak lehen mailako hiru mendate zituen, azkenekoa Lezaunen, helmugatik 18 kilometrora. Hor egin zuen ihes Perezek. Liderrarengandik hiru minutura zegoen, eta tropelak bereak egiten utzi zion eta azkenean 16 segundoko aldea atera zion tropelari. Lider Alexey Bugrovek (Cropusa) jarraitzen du.
NAFARROAKO ITZULIA
Alan Perezek irabazi du laugarren etapa, eta lider Alexey Bugrovek jarraitzen du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu