Alaves hobeto aritu da Racingen aurka (1-0)

2019ko abuztuaren 4a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Lehen Mailako bost euskal taldeek lagunarteko partida jokatu zituzten atzo, eta denetariko emaitzak bildu zituzten. Alavesek, esaterako, 1-0 irabazi zion Racingi, Guardian (Araba). Gasteizko taldeak Realaren aurkako lagunartekoan emaniko irudia hobetu zuen, eta Luis Carrilek penaltiz sarturiko golari esker irabazi.

Osasunak ere irabazi zuen, Herbehereetan, hango Nemega taldearen aurka. 0-1 nagusitu zitzaion, Marc Cardonak sarturiko golari esker. Eibarrek ere kanpoan jokatu zuen, Alemanian, eta 3-2 galdu zuen Fortuna Dusseldorfen aurka. Bi aldiz galtzen joan, eta bi aldiz berdindu zuen, Inui eta Asier Benitoren golei esker. Azken gola, baina, etxekoek egin zuten.

Realak eta Athleticek, azkenik, Ingalaterran jokatu zuten atzo. Realak 2-1 galdu zuen Watforden zelaian. Bi aurpegi ezberdin izan zituen: lehen zatian, denboraldi-aurreko minuturik onenak jokatu zituen; bigarrenean, aldiz, pattal aritu zen. Gola Oiartzabalek sartu zuen, penaltiz. Azkenik, Athleticek bina egin zuen West Hamen zelaian. Unai Lopez eta Williamsek sartu zituzten golak. Gero, penalti jaurtiketak egin ziren, eta zuri-gorriek 4-2 irabazi zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.