Golak. 1-0: Munirrek (73. min). 1-1: Santi Minak (77. min);2-1: Sobrinok (ñ5. min.).
Penaltiak. 1-0: Pinak; 1-1: Morenok; 1-1: Pedrazak huts; 1-2: Minak; 1-2: Perezek huts; 1-2: Kondogbiak huts; 2-2: Munirrek; 2-3: Gayak; 2-3: Sobrinok.
Alavesek agur esan dio Espainiako Kopari, eta ez da final-laurdenetarako sailkatu. Valentziaren aurka balentria egin, eta itzuliko partida 2-1 irabazi ondoren penalti jaurtiketetan kanporatua izan da. Une erabakigarrian, gainera, ez da batere fin ibili, Pedrazak, Hernan Perezek eta Sobrinok penalti jaurtiketak huts egin dituztelako. Valentziak, aldiz, bakarra huts egin du, Kondogbiak, eta ez du bosgarrena botatzeko beharrik izan.
Alavesek zailena egin du itzulerako partidan baina ezin izan du lana biribildu. Valentzia baino gehiago izan da, baina lehen zatian arriskua sortzea kosta zaio. Bigarrenean oldarkorrago aritu da, eta 73. minutuan jarri da aurretik Munirrek erdiraketa batean buruz sarturiko golari esker (1-0). Gutxi iraun dio pozak Alavesi, Santi Minak lau minutu geroago sartu baitu banakoa (77. min.). Golean Laguardiak egin du kale, baloiaren bote bat ez du ondo neurtu eta Zazak pase gol oso ona eman dio Minari.
Dena galduta zuenean itsu-itsuan egin du aurrera Gasteizko taldeak. Ausardiak saria izan du, eta Sobrinok egin du 2-1ekoa 85 minutuan. Valentziak gaizki urrundu du falta bat, eta ara barruko nahasmenean Sobrino izan da argiena. Arauzko denbora bukatuta, bi taldeak leher eginda iritsi dira luzapenera. Aukera onena Valentziak izan du, baina baloiak langa jo du. Amaieran bi taldeen ontzat eman dituzte penalti jaurtiketak, eta hor, Alaves, baldar aritu da.