Alaves

Alavesek 0-0 berdindu du Espanyolen aurka

Aurreko hiru partidak galdu ondoren, bolada txarra etetea lortu du talde arabarrak, eta puntu bat lortu du Espanyolen etxean.

John Guidetti Alaveseko aurrelaria Espanyloreko MArc Navarrorekin baloia lehiatzen. TONI ALBIR, EFE
2018ko apirilaren 1a
19:19
Entzun

Gol aukera gutxiko partida izan da Espanyolek eta Alavesek talde katalanaren estadioan jokatu dutena. Bi taldeetako bat ere ez da gai izan era argian nagusitzeko, eta hutsna berdindu dute.

Espanyolek hartu nahi izan du jokoaren kontrola hasieratik, jokaldi luzeekin, baina ez du asmatu baloi jabetzarekin arriskua sortzen. Alavesek Espanyolen akatsaren zain egotea erabaki du. Kontrerasoan min egiteko gertu ziren Sobrino eta Burgi hegaletan, eta  Guidetti eta Munir aurrean. Jokoaren erritmoa geldoegia zen, ordea, aurkaria ezustean harrapatzeko.

Bigarren zatian, joko biziagoa egin du Espanyolek eta deserosoago egon da Alaves. Piattik eta Gerardek jaurtiketa banarekin mehatxatu dute PAchecoren atea 63. eta 64. minutuan. Talde arabarrak Guidettik area barrutik egindako jaurtiketarekin erantzun du, baina Espanyoleko atezainak ezker hankarekin ekidin du gola. 74. minutuan, gol bat baliogabetu dio epaileak Guidettiri, jokoz kanpo zegoelako.

Azkenean, markagailua mugiaraztea lortu ez eta 0-0 amaitu da partida. Alavesek aurreko hiru partidak galdu ditu, eta Espanyolen aurkakoan segida hori eten du. Puntu bat poltsikoratu du.

Abelardo Fernandez Alaveseko entrenatzailea gustura agertu da taldeak eman duen irudiarekin. Haren esanetan, nahi duen taldea ikusi du berriz ere. "Defentsak gailendi zaizkie aurrelariei. Barruko paseak sartzeko aukera izan dugu, baina defentsak oso ondo aritu dira, batez ere, jokaldiei aurre hartzen eta hegaletako erdiraketetan". Abelardok balioa aitortu dio Espanyolen zelaian puntu bat eskuratzeari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.