Futbola-Espainiako Kopa

Alavesek arazorik gabe egin du aurrera (2-0)

Nagusitasunez irabazi dio itzulerako partidan Formenterari, eta Kopako final-laurdenetarako sailkatu da

Formenterako jokalari bat Demirovic Alavesekoari sarrera egiten. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
Imanol Magro Eizmendi.
2018ko urtarrilaren 10a
21:25
Entzun

Golak: 1-0: Demirovicek (54. min.); 2-0: Pedrazak (91. min.).

Ezusterik ez zuen nahi nahi Abelardo Fernandezek, eta Alaveseko jokalariek ondo bete dituzte teknikariaren aginduak. x-0 irabazi diete Formenterari Demmirovicen golari esker Kopako itzulerako partidan eta final-laurdenetarako sailkatu dira. Joaneko 3-1ekoa lagun, Alavesek goitik behera kontrolatu du partida, eta ate aurrean pixka bat trebeago aritu izan balitz gol sorta lortuko zukeen. Alavesek ostiralean ezagutuko du aurkaria.

Joaneko partidan egin bezala, Alavesek Formentera —2. B Mailako taldea da— baino talde hobea erakutsi du itzulikoan. Athletici emaniko sustoak erne jarri zuen Gasteizko taldea, eta serio hartu du kanporaketa. Itzuliko partidan gehiegizko erlaxazioa zen arriskua, baina Alavesek baloia oinetan hartuta uxatu du. Partida kontrolpean izan du hasieratik eta Formentera baloiaren atzetik ibili da korrika.

Etxekoek gol aukera asko izan dituzte, Sobrinok bereziki, baina ez du ate aurrean asmatu. Lau garbi izan ditu, baina guztietan kale, garbiena 70. minutuan, zutoinera bidalitakoa. Ordurako, halere, Alaves aurretik zen Demirovicek sarturiko golari esker (54. min). Sobrinok ondo emaniko pasea baliatu eta hirugarren gola sartu du kanporaketan. 19 urteko aurrelari bosniarrak bere burua ozen aldarrikatu du. Golak are jotago utzi du Formentera eta Pedrazak arauzko denbora bete zegoela sartu du bigarrena.

John Guidetti Alavesen fitxaketa berria ez da sartu deialdian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.