FUTBOLA. Alavesek atzo hasi zuen denboraldi-aurrea. Aurrenekoz arituko dira gasteiztarrak Lehenengo Mailan, eta taldea indartu dute zortzi fitxaketekin: Nerea Nebado, Osinachi Ohale, Sara Carrillo, Carla Armengol, Garazi Fazila, Abdulai Mukarama, Sonia Garcia Majarin eta Jana Xin Henseler.
Eibarrek, berriz, Elba Verges fitxatu du: urtebeterako sinatu du. Atzelariak Espanyolen jokatu ditu azken hiru sasoiak. Ana Junyenten taldeak datorren astean hasiko du sasoi-aurrea.
Athleticek, berriz, kontratua berritu dio Vanesa Gimberti, denboraldi baterako: 2022ra arte sinatu du. Atzelaria Lehen Mailako jokalari beteranoena da, 41 urterekin. Gizonezkoetan, Athleticek gaur jokatuko du sasoi-aurreko bigarren lagunartekoa. Dinamo Kieven aurka arituko da, Suitzan, 15:00etan. Horretaz gain, Osasunak eta Athleticek iragarri dute lagunartekoa jokatuko dutela Liverpoolen aurka, Anfield estadioan: zuri-gorriek, abuztuaren 5ean, 17:00etan, eta gorritxoek, abuztuaren 9an, 20:00etan.
Alavesek ekin dio sasoi-aurreari, zortzi fitxaketekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu