Sevillak egin du partidako gol bakarra, lehen zatiko 37. minutuan. Jordanek 0-1 aurreratu du talde andaluziarra, area ertzeko falta jaurtiketa batekin.
Alavesen derrigorrezkoa zuen bigarren zatian Sevillaren nagusitasunari erantzutea, eta Asier Garitanok aldaketak egin ditu. Oliver Burke zelairatu du Pere Ponsen ordez, eta Manu Garcia Lucas Perezen ordez, eta Borja Sainz Aleix Vidalen ordez.
Partidaren amaieran lortu du Alavesek Sevilla estu hartzea. Manu Garciak, 89. minutuan, partida berdintzeko aukera izan du aldaratze batean egin duen jaurtiketan, baina kanpora joan zaio. Tomas Pinak ere aukera argia izan du 91.ean, area barruan, baina ez du gola egiten asmatu.
Azkenean, Sevillara joan dira hiru puntuak eta Alavesek bost punturekin amaitu du laugarren jardunaldia.