FUTBOLA

Alavesek goraka segitzen du (2-1)

Gasteizko taldeak nagusitasunez irabazi dio Celtari, eta bost puntura ditu jada jaitsiera postuak

2018ko otsailaren 3a
20:20
Entzun

Abelardo Fernandez aulkian denetik, Alavesek gora besterik ez du egin. Ligan, bederatzi aldiz eseri da aulkian entrenatzaile espainiarra, eta jokoan egon diren 27 puntuetatik hamasei eskuratu ditu taldeak: bost partida irabazi ditu, bat berdindu eta hiru galdu. Gaur nagusitasunez irabazi dio Celtari, Mendizorrotzan (2-1), eta garaipenari esker, bost puntura ditu jada jaitsiera postuak.

Gasteiztarrek lehen hogei minutuetan erakutsitako eraginkortasunari esker hartu dute mendean Galiziako taldea. Bi aukera garbi izan dituzte tarte horretan, eta biak sartu dituzte barrura. Antzeko jokaldiak izan dira biak. Laugarren minutuan, Pedrazak jokaldia hasi du, Munirrek erdiratu egin du area txikira eta han azaldu da Pedraza gola sartzeko. Ordu laurden geroago, berriz, Munir izan da jokaldia hasi eta errematatu duena. Iago Aspasek 2-1ekoa jarri du 91. minutuan, eta urduri jarri Mendizorrotza. Hala ere, ez da beste golik izan, eta etxekoek merezitako garaipena eskuratu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.