ALAVES 2-0 REALA

Alavesek merezita irabazi dio Realari derbian

Etxeko taldeak bigarren zatian sartu ditu neurketako bi golak: Borja Sainzek 56. minutuan, eta Martin Agirregabiriak 96. minutuan. Nagusi izan da Asier Garitanok entrenatutako taldea. 

Borja Sainz, berak sartutako gola ospatzen, partidako lehena. ADRIAN RUIZ-HIERRO / EFE
enaut agirrebengoa
2020ko ekainaren 18a
21:59
Entzun

Alavesek berragerraldi gozoa izan du Mendizorrotzan. Zaleen hauspoa falta izan zaio, baina, hala ere, gai izan da Reala mendean hartzeko. Arabarrek oso lehia serioa jokatu dute, aurreko jardunaldian ez bezala, eta garaipen lasaigarria lortu. Jaitsiera postuak hamar puntura dituzte jada. Gipuzkoarrak, berriz, ezinean aritu dira hasi eta buka. Anoetan gozakaitz aritu ziren minutu askoan Osasunaren aurka, eta gaur areagotu egin zaie sentipen hori. Jokoa sortzeko sekulako arazoak izan dituzte, eta atera jaurtiketa bakarra eginda bukatu dute lehia.

Etxekoek eutsi egin dute lehenik, eta hautsi gero. 57. minutuan sartu dute lehen gola, korner baten osteko jokaldian. Magallanek saiakera kamutsa egin du lehenik, baina Sainzek asmatu egin du gero. Hasieran, jokoz kanpokoa adierazi du epaileak, baina gola balioztatu egin du azkenean, VAR-ak jokaldia berrikusi ostean. Imanolek lau aldaketa egin ditu aldi berean 66. minutuan, baina ez du taldea iratzartzerik lortu. Alavesek, ordea, ekinean segitu du. Lucasek baloia zutoinera bidali du 70. minutuan. Gero, epaileak Joseba Zaldua kanporatu du lehenbizi, eta, Tomas Pina jarraian. Neurketa amaitzear zela, Martinek azkena eman dio Realari, Joseluren banakako jokaldi eder bat baliatuta. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.