Futbola

Alavesek Rayoren zelaian irabazi du, 1-2

Berdinketak azken minutuetan egin dio ihes Eibarri, eta 1-0 galdu du, Sheila Guerrero Vila-realeko kapitainak 87. minutuan gola sartu ondoren.

Eibarreko jokalariak, Realaren aurka, Euskal Herria Kopan, Oñatin. GOTZON ARANBURUA, FOKU
2021eko irailaren 12a
13:37
Entzun

Derbian bezala, gainerako euskal taldeen partidek ere bi alde oso desberdin ekarri dituzte gaur. Eibarrek azken minutuetan galdu du, eta Alavesi kontrakoa gerturatu zaio. 35. minutuan aurreratu da Rayoren aurka, eta garaipena galtzeko zorian izan du, espainiarrek 82.ean berdindu ostean. 90. minutuan, baina, Sanadrik gola sartu du, eta gasteiztarrek Euskal Herrira ekarri dituzte hiru puntuak.

Hau izan da Alavesen hamaikakoa: Cornejo; Auñon, Urru, Majarin, Facila; Dieguez, Soliveres; Armengol, Carrillo, Martinez; eta Chamorro. 54. minutuan Aznar zelairatu da Armengolen ordez, 70.ean Sanadri Carrilloren ordez, eta 88.ean Nevado Martinezen ordez eta Garcia Chamorroren ordez.

Orain arteko bi jardunaldietan irabazi ostean, Alaves sailkapenaren goiko aldean da, Bartzelona, Atletico Madril eta Realarekin batera.

Eibarrek, ordea, ezin izan du punturik eskuratu. Lehen jardunaldian Sevillaren aurka 3-2 irabazi ostean, gaur Vila-realen galdu dute eibartarrek: 1-0. Berdinketak, gainera, azken momentuan egin dio ihes, Sheila Guerrero Vila-realeko kapitainak 87. minutuan sartu baitu gola.

Hau izan da hasierako hamaikakoa: Mieres; Puyi, Verges, Gonez, Bernabe; Navarro, Llompart, Altonaga, Morera; Elorza eta Aparicio. Jokoa hasita, Kuki Moreraren ordez zelairatu da (65. minutuan), Campos Bernaberen ordez (70. minutuan) eta Esteve Altonagaren ordez (83. minutuan).

Gaurko partidaren ostean Eibar sailkapenaren erdian geratu da, hiru punturekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.