Enrique Yagüe espainiarra da Alaveseko entrenatzaile berria; denboraldiko bosgarrena, hain zuzen. Mario Lunak dimisioa aurkeztu du eta Dimitri Piterman presidenteak Yagüe fitxatu du.
Palamos, Vilobi, Lorca Deportiva eta Orihuela entrenatzaile ohia da, eta Pitermanekin egona da Palamosen. 47 urte ditu. Haren helburua: Alaves salbatzea Espainiako Bigarren A Mailatik, taldea jaitsieratik bi puntura baino ez dagoelako.
Futbola
Alavesen orain Yagüe entrenatzaile
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu