Alazne Furundarena eta Naroa Agirre, Helsinkira
ATLETISMOA. Burua oraindik ere Londresko Olinpiar Jokoetan dutela, hilaren 27tik uztailaren 1era Europako Txapelketan ariko dira Alazne Furundarena eta Naroa Agirre, Helsinkin. 4x100 proban ariko da ordiziarra, eta pertika jauzian donostiarra. Anna Pinero valentziarrak 4,41 metroko marka dauka oraingoz, eta emaitza hori ondu beharko luke Agirrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu