EUSKAL HERRIKO ITZULIA

Alberto Contadorrentzat etapa eta itzulia

Sergio Luis Henaok sei segundoren aldea zuen, baina aise jan dio abantaila hori espainiarrak.

Alberto Contador, Eibarrera bidean. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS
2016ko apirilaren 9a
20:36
Entzun

Txirrindulariek 16,5 kilometroko erlojupekoa zuten itzuliaren azken etapan. Alberto Contador faborito gisa abiatu da, baina Arrateko igoerak eta euriak baldintza zezaketen etapako sailkapena nahiz sailkapen nagusia. Ez da hala izan; espainiarrak erlojupeko bikaina egin du (29:13), eta aise gainditu ditu Henaok etapa hasieran zituen sei segundoak.

Arrateko gainera iristerako itzuliari kolpea emana zion Contadorrek, 40 bat segundoren aldea atera baitio Henaori. Iaz bezala, Henaok azken erlojupekoan galdu du maillot horia. Etapan hirugarrena izan da kolonbiarra, eta bigarren amaitu du sailkapen nagusian. Podiuma, beraz, Contadorrek, Henaok eta Nairo Quintanak osatu dute. Thibaut Pinot izan da laugarren, eta Joaquim Rodriguez iazko txapelduna bosgarren.

Unai Zubeldiak egin du zuzeneko kontakizuna:

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.