Italiaren kontra ozta-ozta galdu ostean, Alberto Munarriz nafarrak gertuago du orain waterpoloko final laurdenetarako sailkatzea. Espainiako selekzioak ederki sufrituta irabazi dio Ameriketako Estatu Batuetakoari, baina garaipen horrek balio izan dio hirugarren postura igotzeko.
Erabakigarria izan da Munarriz, bi gol sartu baititu. Markagailuan 2-4 aurretik zegoen Espainia lehen laurdenaren amaieran, baina bigarrena parekatuago amaitu da (5-5). 7-8 amaitu dute hirugarren laurdena, eta alde horri eutsi dio Espainiak azken laurdenean.
Ostegunean, Kroaziaren aurka jokatuko du Munarrizek (01:50).