Alberto Zerainek (Gasteiz, 1961) Manasluko tontorrera iritsi da gaur (8.163 metro). Iragan igandean hasitako bidea, hamabi orduko azken saio batekin bukatu du. Tontorrean eguraldia oso txarra zen, eta minutu gutxi batzuk egin ondoren beherako bidea hasi du. Gorako bidean Zerain Mariano Galvan mendizale argentinarrarekin gurutzatu da, hark lehenago zapaldu baitu tontorra. Haize bortitzak asko zaildu du igoera.
Zerainek bederatzi zortzimilako igo ditu honezkero —Everest, Makalu, Lohtse, Gashembrum I. eta II., K2, Kangchenjunga eta Dhaulagiri—, eta bost falta zaizkio bilduma osatzeko.