Albistegi Logroñesera, kontratua eten ondoren
REALA. Alex Albistegik ez du Realean jarraituko. Donostiako taldearekin lotzen zuen kontratua etetea erabaki dute bi aldeek. Kontratua bertan behera utzi bezain laster, Logroñesekin sinatu zuen kontratu berria, eta bertan ariko da eibartarra. Erabakia ofizial atzo egin zen arren, Albistegik dagoeneko partida bat jokatu du Logroñesekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu