Albisuk Lehen Mailako buruz burukoa jokatuko du
ESKU-HUSKA. Jon Ander Albisuk Lehen Mailako buruz burukoa jokatuko duela ziurtatu du. Dena den, Asegarcek gaztea aukeratu izana ez da ezustekoa, iaz lehen kanporaketan Merino II.aren aurka galdu bazuen ere. Atzelaria aurki hasiko da entrenatzen. Txapelketa binakako finalaren aurretik aurkeztuko dute, hilaren 17an ziur asko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu