Albitzuri Handi lehiaketa jokatuko da etzi
HARRI-JASOTZEA. Zazpi harrijasotzaile ariko dira etzi 16:00etan Amezketako herriko plazan (Gipuzkoa), Albitzuri handi harriarekin: Izeta II.a, Ostolaza, Joxe Calvo, Iban Ugartemendia, Unai Lertxundi eta Urtzi Telleria. Harri-jasotzaile bakoitzaren lana hamar minutukoa izango da, eta saio batetik besterako tartea hiru minutukoa. Harria aldi gehiagotan altxatzen duenak irabaziko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu