Aldarriaren eskaera Hegoafrikari
Euskal Herriko Selekzioen Aldeko Iritzi Taldeak (ESAIT) Euskal Herriko selekzioen ofizialtasunaren aldarria helarazi zion atzo, Getxon, Hegoafrikako kontsulari. Iñigo Santxo, Martxel Toledo eta Egoitz Askasibar ESAITeko kideek gutun bat eman zioten eskura kontsulari; FIFAri Euskal Herriak nazioarteko lehiaketetan parte hartzeko duen eskubidea onartzeko eskaera egiteko eskatu zioten. Iritzi taldeak Munduko Kopa Hegoafrikan jokatzen ari delako aukeratu du haren kontsulatua Euskal Herriak bere selekzioa nazioartean lehiatzen ikusteko duen desira adierazteko. Era berean, hurrengo egunetan ofizialtasunaren aldeko milaka afixa jarriko dituztela aurreratu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu