Alejandro Valverdek dio «itzuliko» dela, eta «berriro irabaziko» duela

Caisse d'Epargneko txirrindulari espainiarrak helegitea aurkeztuko du Suitzako Auzitegi Federalean

Erredakzioa
Donostia
2010eko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Kirola Arbitratzeko Epaitegiak (TAS) herenegun bi urteko zigorra ezarri zion arren, Alejandro Valverdek bereari eusten dio, hots, Puerto auzia-rekin zerikusirik ez duela aldarrikatzen. «Errugabea naiz», esan zuen atzo. Valverdek, hala ere, aitortu zuen zigorra bete behar badu bete egingo duela, baina «itzuli egingo» dela, eta «berriro irabaziko» duela. Valverdek zigorraren aurkako helegitea aurkeztuko du Suitzako Auzitegi Federalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.