Shkodran Mustafik sartu du aurreneko gola 19. minutuan; eta Bastian Schweinsteigerrek bigarrena 93.ean. Hala, Alemaniak, egungo munduko txapeldunak, 2-0 irabazi dio Ukrainari, Eurokopako C multzoko bigarren partidan.
Mustafik buruarekin sartu du, Toni Kroosek bidali dion baloiari kolpea emanda. Schweinsteigerrek, berriz, Mesut Ozilek eman dion baloia sareetara bultzatuta sartu du, kontraerasoan.
C puntuan berdinketa dago momentuz. Alemaniak hiru puntu lortu ditu, eta baita Poloniak ere, Ipar Irlandari 1-0 irabazi baitio. Azken bi Eurokopatan ez zuen garaipenik lortu Poloniak. Ajax Arkadius Milik sartu du gola, bigarren zatiaren hasieran.
Kroazia 0-1 gailendu zaio Turkiari
​Luka Modricek sartu du partidako gol bakarra, 41. minutuan.
Modricek gol ikusgarria sartu duen arte, gatzik gabeko partida jokatu dute Turkiak eta Kroaziak. Azken honek izan du baloiaren jabetza denbora gehienean, baina ez du asmatu atera iristen, Modric iritsi eta sartu duen arte.
D multzoko buru jarri da Kroazia horrenbestez. Hiru puntu jaso ditu. Bihar jokatuko da multzo horretako bigarren partida: Espaina-Txekia (15:00).