Azken ordura arte ez zen argitu nor sailkatuko zen finalerdietarako. Izan ere, Frantziak eta Alemaniak berdindu egin zuten, eta penaltiek erabaki zuten zein sartuko zen finalerdietan. 5-4 irabazi zion Alemanik Frantziari.
AEBek, berriz, erraz garaitu zuten Txina. Nabarmen hobeto jokatu zuten estatubatuarrek, eta hasieratik gailendu ziren, 0 eta 1 irabaziz.
Gaur, Euskal Herrian goizaldea denean jokatuko dira final-zortzirenetako beste bi partidak: Australia eta Japoniaren artekoa eta Ingalaterra eta Kanadaren artekoa.