Frantziako Tourra

Alessandro Petacchik irabazi du hirugarren etapa, eroriko berri bat izan duen esprintean

Alessandro Petacchi Fassa Bortoloko txirrindulari italiarrak irabazi du gaur esprintean Saint-Dizier herrira iritsi den etapa. Bigarren etapa du Petacchik, eta tropeleko karreristarik azkarrena dela erakutsi berriz ere. Roman Vainsteins eta Oscar Freire gelditu dira, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren. Jean-Patrick Nazon frantziarra da Tourreko lider berria, gainsarietan lortu duen denborari esker.

2003ko uztailaren 8a
17:04
Entzun
Petacchi berriz ere nagusi. Txirrindulari italiarra Giroan erakutsi zuen nagusitasuna berresten ari da Tourrean, eta gaur ere bizkorrena dela erakutsi du. Esprint korapilatsua izan da gaurkoa ere, helmugatik 100 metrora Gerolsteiner taldeko txirrindulari batek errepidean bukatu baitu gaur ere. Lider aldaketa ekarri du gaurko etapak, etapan zehar izan diren esprint berezietan lortutako gainsariengatik Jean-Patrick Nazonek jantziko baitu elastiko horia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.