BIHAR BERRIA-N

Alex Aranzabal: "Ez dut ezagutu Lehen Mailan Ipurua bezalako estadiorik"

Eibarreko presidenteari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.

jarraia122222.jpg
2016ko apirilaren 28a
08:09
Entzun

Sasoi amaieran utziko dio Alex Aranzabalek Eibarreko presidente izateari. Urtetan eginiko lanari errepasoa egin, eta futbolaz eta haren eraginaz hitz egin du Aitor Manterola BERRIAko kazetariarekin. Bertan esandakoetako batzuk dira segidakoak:

- "Lan asko egin dugu 11 urte hauetan, eta hori babestu eta zaindu egin behar dugu".

- "Guretzat Ipurua ikono bat da; nolabait esateko, Liverpoolentzat Anfield estadioa denaren antzekoa. Nahi dugu erromesaldi leku bihurtzea".

- "Inork ezin du ulertu Athleticek eta Realak laguntza jasotzea zelaia handitzeko edo berria egiteko, eta guk, txikienak eta pobreenak, laguntzarik ez jasotzea".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.