FUTBOLA

Alex Aranzabalek Eibarren presidentetza utziko du

Maiatzean gauzatuko da uko egitea. Zazpi urte eta erdiz izan da presidente.

Alex Aranzabal. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
2016ko apirilaren 21a
08:01
Entzun

Eibarren presidente Alex Aranzabalek bere kargua uztea erabaki du, 11 urtez Administrazio Kontseiluko kide eta zazpi urte eta erdiz klubaren presidente izan ostean. Hala jakinarazi du klubak ohar batean.

Erabakia Administrazio Kontseiluaren azken bileran hartu zen, eta horren adierazpen publikoa sasoi amaierarako zegoen planifikatuta. Hainbat zurrumurru zabaldu dira egunean zehar, eta horrek aurreratu egin du ohar ofiziala.

"Gure akziodun, abonatu eta Klubaren estamentu guztiei zor diegun errespetua dela eta, Administrazio Kontseiluak ez du gai honen inguruan beste adierazpenik egingo aurtengo denboraldia amaitzen den arte" esanez amaitzen da oharra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.